Arrasateko eta Aretxabaletako boskote bat, Legazpin egindako Kirola Elkarrekin jaialdian

Mirari Altube Arrese 2015ko mar. 17a, 17:21

Iker Arejolaleiba, Alex Elortondo, Beñat Barrutia eta Martin Etxabe.
Kirola Elkarrekin jaialdiaren laugarren edizioa egin zuten domekan, Legazpin eta Aretxabaletako eta Arrasateko kirolariak ere bertan izan ziren: Iker Arejolaleiba eta Alex Elortondo, Aretxabaletatik; eta Beñat Barrutia, Martin Etxabe eta Ainhoa Urrutia, Arrasatetik. Beste kirol batzuekin batera igerian jardun zuten, ederto jardun ere. "Zorionak Iker, Alex, Beñat, Martin eta Ainhoa! Halaxe jarraitu edo hobetzen joan", zoriondu ditu Floren Elortondok, Alexen aitak.

Kirola Elkarrekin jaialdiaren helburuak zeintzuk diren zehaztu dituzte antolatzaileek: "Kirola Elkarrekin da izena, alde batetik Euskadiko hainbat herritako kirolariak kirolaren inguruan eguna partekatzeko asmoz elkartuko direlako. Eta bestetik, adimen urritasuna, urritasun fisikoa eta urritasun gabeko pertsonek konpartituko dutelako jardunaldia". 300 bat kirolari elkartu ziren atzo.

Martin Etxabe, Beñat Barrutia eta Ainhoa Urrutia, Garazi monitorearekin.

Urrutia, Barrutia eta Etxabe, Ritxar Oriberekin.

Arrasateko hirukotea; hirurak itzuli ziren dominekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak