Arrasate-Arlutz xake taldeak txiripaz eutsi dio Euskal Ligari

Mireia Bikuña 2015ko mar. 12a, 16:40

Azken jardunaldian Batalla taldearen kontra lehiatu ziren Sestaon, eta bina berdindu ostean, sailkapenaren zortzigarren lekuan bukatzeko beharrezko puntua lortu zuten.

Euskal Ligan diharduen Arrasate-Arlutz xake taldeak mailari eutsi dio. "Azken jardunaldian beti egoten da karanbolaren bat eta oraingoan ere bai. Zorionez gure aldekoa izan da, eta maila mantentzea lortu dugu", esan du Aitor Alcaidek. 

Fran Miguel, Andoni Miguel, Juan Manuel Ruiz eta Aitor Alcaide bera izan dira Arrasate-Arlutz taldeko xake jokalariak Euskal Ligan.

"Hurrengo urtean berriro egongo gara maila zorrotz horretan. Sufritu egingo dugu, baina ikasi ere bai. Maila handiko xakelariak daude Euskal Ligan", azpimarratu du Alcaidek. 

Gainerako taldeak 

Aste bukaera honetan hil edo biziko lehiak izango dituzte Gipuzkoako Preferente Mailan eta Lehen Mailan lehiatzen diren taldeak.  

Preferenteko taldeari partida bakarra geratzen zaio eta mailari eusteko emaitza ona lortu beharko du. "Lehen euskal mailatik Gipuzkoako bi talde jaitsi direnez, Errenteria eta Anaitasuna, beste maila guztietan bina talde jaitsiko dira", esan dute taldeko kideek.

Lehen mailako taldearendako zailagoa izango da maila mantentzea. Partida bakarraren faltan, sailkapeneko hamargarrena hiru puntura daukate. "Gure partida irabazi eta zain geratu beharko dugu", diote.

Azkenik, Bigarren Mailara ko igoera fasean dagoen taldeak gogor dihardu lanean helburua lortzeko.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak