Bergarako Fernando Cobos eta 'Gari' Espainiako hirugarren sailkatu dira elurretako mushing kategorian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko mar. 12a, 10:43

Cobos eta 'Gari' podiumean. Argazkia: Leire Zearreta.

Martxoaren 7an eta 8an Baqueira Bereten jokatutako Espainiako txapelketan, Pol-Pol elkarteko Fernando Cobos eta haren txakur Gari Espainiako hirugarren sailkatu ziren. Elurretako mushing sailean lehiatu zen Cobos, txakur bakarrarekin. Eskoriatzako Itoitz Armendaritzek, aldiz, ez zuen zorterik izan.

Armendaritz, podiumetik kanpo

Armendaritz sei txakurrekin lehiatu zen, distantzia erdian. Zapatuan eta domekan izan zituen lasterketak –40 kilometroko ibilbidea–. "Zapatuan ondo ibili nintzen eta lehenengo postua eskuratu nuen", azaldu du, "domekan, aldiz, zigortu egin ninduten, 10 minuturekin", dio. "Txakurren bat utzi egin behar baduzu, kontrolak dauden tokian utzi behar dituzu; baina, kontrola autotik urrun zegoenez, kontroletik kanpo utzi nuen txakurra, autoaren ondoan". Horregatik zigortu zuten, eta podiumetik kanpo geratu zen.

Euskal Herriko txapelketa

Martxoaren 28an eta 29an Euskal Herriko txapelketa jokatuko dute Lintzan. Armendaritz eta Cobos han izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak