'Puntua' etxe guztietara eta eguenez, oraingoan

Jon Berezibar 2015ko mar. 11a, 18:12

20.000 ale etxerik etxe
Puntua aldizkaria eguenean banatuko da oraingo astean eta ez egubakoitzean, ohikoa den moduan. Berezia izango da, 20.000 ale banatuko dira-eta Debagoienean, etxerik etxe. Puntua da Goienaren aldizkari berria, gai guztiak beste ikuspuntu batetik jorratzen dituena, eta oraingo astekoak banaketa masiboa izango du, promozio modura, herritarrek zelakoa den ikus ahal izango dutelarik. 

'Puntua' astekarian:

• Txerra Bolinaga
• Ane Irazabal, yihadista emakumeez
• 100 urte baino gehiago duten debagoiendarrak
• Ibilketa nordikoa 

Eta beste hamaika kontu.
Ikusi on-line hemen.

'Puntua' jaso gura duzu? Sartu hemen

Aurrerantzean, baina, etxean jasotzeko, harpidetu egin beharko da. Urtean 55 euro ordainduta, etxean jasoko dute egubakoitzetan harpidetzen direnek. Gainera, Goiena Klubeko kide izango dira eta hainbat abantailaz gozatzeko aukera izango dute, zozketa berezietan parte hartu, hainbat denda, saltoki edo zerbitzutan beherapenak… Eta, baita era berean, Goiena bezalako proiektu euskaldun eta euskaltzale bateko kide izango dira, berau bultzatuz. 

Eta ze ekarriko du biharko zenbakiak?

Txerra Bolinaga RIP taldeko bateria jotzailea izandakoa azalean eta elkarrizketa nagusian. Gizarte mugimenduetan murgilduta arrasatearra, gaur egun Gasteizen bizi da. Jul anaiaren heriotzaren gainean mintzo da, baita 1980ko hamarkadaz ere. 

Bestetik, Emma Gartzia, telebistako aurkezle ordiziar ospetsuari ere egin diote elkarrizketa oraingo asteko Puntua-n.

Eta erreportaje nagusian, 100 urtetik gorako gizon eta emakume debagoiendarren testigantzak jaso dituzte. 17 daude gure eskualdean.

Horretaz gain, umeen hortzeria buruzko artikulua Osasunaren gaineko atalean; kirurgia estetikoaren gaineko beste bat Olatz Altzelai medikuaren eskutik; udaberria bertan dugula-eta, sasoi berrirako jantziak Modaren atalean, eta Arrasateko parrokiaren gaineko artikulu mamitsua.

Hori guztia eta gehiago Puntua-n, Goienaren aldizkarian, gai guztiak beste ikuspuntu batetik irakurtzeko. 

Jaso gura duzu? 

Deitu 943 25 05 05 telefonora edo idatzi kluba@goiena.eus helbidera ala on-line eskatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak