Dominak lortu dituzte igerilari debagoiendarrek Gipuzkoako eskolarretan

Eneko Azkarate 2015ko mar. 13a, 10:00

Argazkian, Aloña Mendiko eta Bergara Igeri Elkartekoak Legazpin domekan.

Eskolarren 50 metroko Gipuzkoako Igeriketa Txapelketako finalak jokatu ziren joan zen domekan Legazpin eta bailarako igerilariek lortu zituzten dominak. 12 urtetik beherakoendako txapelketan, Aloña Mendiko eta Bergara Igeri Elkartekoak aritu ziren eta lau domina lortu zituzten guztira: 3 Aloña Mendikoek eta bakarra Bergarakoek.

50 metro bizkarrekoan, mutiletan, 2005ean jaiotakoen artean, Enaitz Sagastak urrezko domina lortu zuen (00:42:94). Kepa Aldekoak, 2003koen artean, ostera, brontzezkoa (00:39:72). Froga berdinean, baina nesketan, 2003an jaiotakoen artean, Sara Isasisasmendik brontzezkoa lortu zuen (00:39:91). Hirurak ere Aloña Mendikoak. Bestalde, 50 metro tximeletan, 2004an jaiotakoen artean, Uxue Azkarate bergararrak urrezkoa (00:40.22) lortu zuen nesketan.

Bezperan, zapatuan, Bergarako Agorrosinen jokatu zen Gipuzkoako Udaberriko Ligako lehen igeriketa jardunaldia. 12 urte baino nagusiago diren igerilariek hartu zuten parte. Horretan ere bikain aritu ziren Aloña Mendiko eta Bergarako igerilariak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak