Herritarrek pozik hartu dituzte egunotako giro eguzkitsuak

Amaia Txintxurreta Guridi 2015eko martxoaren 10a

Horrenbeste euri eta tenperatura hotzen ostean, eguenetik zeruak garbi izan ditugu eta herritarrek paseoak egiteko edota kalean denbora gehiago pasatzeko aprobetxatu dute eguraldi ona. Dendariak ere pozik daude, denboraldi berriko arropa erostera jende gehiago animatzen delako eguraldi onarekin.

Zeru garbiarekin eta hotzetik esnatu da gaur eguna, baina eguzkiak berehala goxatu du giroa. Eguenetik eguraldi eguzkitsua izan da gurean aspaldiko partez, eta herritarren iritziak jaso dira bideoan.

Euskalmeten arabera, egubakoitzean tenperatura dezente jaitsiko da, beraz, bitartean aprobetxatu egin behar.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak