Bildotsa, esnekiak eta pellak, jardunaldi gastronomikoen ardatz

Jon Berezibar 2015eko martxoaren 10a

Prest du Mankomunitateak Jardunaldi Gastronomikoetako eskaintza berria. Debagoiena bera eta bertako jakiak ezagutzera emango dira jatetxeetan, oraingoan, bildots, ardi esneki eta pellekin osatutako menuekin. Hain zuzen, Etxea Aundi (Oñati), Goiko Benta (Oñati), Hilarion (Arrasate), Lasa (Bergara), Maialde (Elgeta), Santa Ana (Arrasate) eta Torrezumeltzegi (Oñati) jatetxeetan eskainiko dituzte menu bereziak. Horren osagarri, ekintza eta irteerak ere eskaintzen dira programazioan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak