Itxita dago Leintz Gatzagarako errepide zaharra

Ubane Madera 2015ko mar. 9a, 16:30

Bi ibilgailuk istripua izan dute 15:50ak inguruan, Eskoriatzatik Leintz Gatzagarako bidean, errepide zaharrean. Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, Eskoriatzatik Gatzagarako errepidea hasi eta 3. kilometroan gertatu da istripua. Errepidea itxi egin dute istripuaren ondorioz.

Zaurituren bat egon dela ere adierazi dute Segurtasun Sailetik, baina momentuz, ezin dutela informazio gehiagorik eman, istripua gertatu berri delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak