Eskubide Sozialen Karta aztertzera konprometitu da Foru Aldundia

Leire Kortabarria 2015ko mar. 5a, 16:12
Eskubide Sozialen Kartaren inguruko batzarra Foru Aldundian.

Foru Aldundiaren Gobernua Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eskubide sozialen inguruan jasotzen dituen eskaerak aztertzera konprometitu da. Hori izan da gaur Aldundiko buruek ELArekin eta LABekin izan duten batzarraren emaitza.

ELA eta LAB sindikatuak Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren edukiak azaltzeko eta horiekiko konpromisoa erakusteko eskatzeko helburuarekin bilera egin dute foru jauregian. Bilera horretan parte hartu dute Martin Garitano diputatu nagusiak, Ander Rodríguez Gizarte Politikako foru diputatuak, Leire Txakartegik (ELA) eta Edurne Larrañagak (LAB).

Foru Aldundiaren Gobernuak konpromisoa hartu du Karta horrek eskubide sozialen inguruan jasotzen dituen eskaerak aztertzeko eta Gobernuak jadanik txertatuta dituen neurriekin alderatzeko, hala nola, fiskalitatean, herritarren partaidetzan eta gizarte politiketan.

Debagoienean ere talde bat dago Eskubide Sozialen Karta lantzen eta bere edukiak zabaltzen. Atzo, eguena, horren inguruko batzarra izan zen Bergaran, eta Debagoienean ekintza gehiago egingo dituzte. Bestalde, hilaren 14an kale agerraldia izango da Bilbon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak