Altitoy lasterketak Debagoieneko eskiatzaile mordoa batuko ditu Luz-en

Xabier Urtzelai 2015ko mar. 4a, 06:00

Altitoy lasterketako irteera unea.

Altitoy Ternuaren 8. edizioak Debagoieneko eskiatzaile mordoa batuko ditu asteburuan, Frantziako Pirinioetan [Luz Saint Sauveurren]. Azken edizioetan eguraldiak batere lagundu ez badu ere –azken orduan ibilbideak aldatu egin behar izan dituzte– antolatzaileen helburu nagusia ibilbide zoragarri eta teknikoak eskaintzea izango da. Lasterketan egongo da, bestalde, azken asteotan gurean albiste izan den eskiatzaile bat, Aitor Otxoa oñatiarra, eta federazioaren eskutik Andres de Regil saria jaso duena.

Pirineoetan egiten den mendiko eski popularrenak eskiatzaile mordoa batuko ditu asteburuan Luz-en. Iaz bezala, A ibilbideak 2500 metroko garaiera izango du [zapatuan] eta 2000 metrokoa domekakoan. B ibilbideak, berriz, 1300 m-ko garaiera izango du etapa bakoitzean. Bi ibilbideak binakako taldeez osatuak izango dira. 

Andres de Regil saria jaso du Aitor Otxoa eskiatzaile oñatiarrak

Bestalde, Euskal mendizale federaziokoak otsail amaieran saritu zituen urteko kirolari onenak, Getxon egindako ekitaldian, eta Aitor Otxoa eskiatzaile oñatiarrak Andres de Regil saria jaso zuen, azken 13 urtetan mendiko eskian egindako lana errekonozituta. Otxoak urtetan hartu du esku, esaterako, Pierra Menta moduko lasterketan –aurtengoan ere egongo da– edo gertuago, Altitoyn –oraingo asteburuan. Hala, azken urteotan mendiko eskiari lehen baino denbora gutxiago eskaintzen badio ere, kirol horretaz gozatzen jarraitzeko asmoa erakutsi du, maila apalago batean.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak