Aretxabaletak eta Antzuolak indarrak neurtuko dituzte Ibarran

Xabier Urtzelai 2015eko martxoaren 5a

Bigarren derbia jarraian, domekan Antzuolaren eta Aloñaren artekoa jokatu ostean, Antzuolak protagonista izaten jarraitzen duelako, baina domekan Aretxabaletan dute hitzordua (16:30).

Indartsua, orain arte, izan ere, Valleren mutilak txakalaldi ederrean murgilduta daude –Aurreraren 4-1ekotik ez dute bururik altxa. Hala, biak ala biak daude puntu beharrean: Muruaren eta Garinen mutilek geroago eta zailago dute mailari eusteko, baina eurek aitortuta, azkenera arte ez dute amorerik emango. Aretxabaletak, ostera, ezin du opari gehiago egin; gainean dago Tolosa. 

Joan den asteko garaipenari esker astea lasaiago pasa dute Aloña Mendiko mutilek. Baina bide luzea geratzen zaie egiteko; domekan sailkapenean erdian dagoen Real Union izango da Azkoagainen (16:30).

Eta Bergarak ere beste horrenbeste, postu arriskutsuetan daude, eta zapatuan txukun dabilen Ordizia izango da Agorrosinen (16:30).

Mondrak bostetik bost 

Zubiaren taldeak Soraluzeri irabazita gura du bolada onean jarraitu (zapatua, 16:30, Mojategi), seigarren garaipena lortuta. Ordutegi guztiak hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak