Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Taldeak euskaraz idatzitako Mondragon Unibertsitateko ikasleen ikasketa amaierako lanik onenaren sariak banatu dituzte gaur eguerdian. Sariketaren laugarren edizioa izan da, eta iaz bezala, oraingo honetan ere sari bakarra beharrean, bi banatu dituzte.
Aurkeztu diren 20 lanen artean, Humanitate eta Gizarte Zientzien fakultateko ikasle Josune Etxanizek idatzi duena izan da epaimahaiaren iritzi onena. Arizmendi Ikastolako lehen hezkuntzako ikasle etorri berrien pertzepzioak euskararen ikaskuntzaren inguruan" du izena Etxanizen lanak, Arizmendi ikastolarako egin du eta eta 1.500 euro jaso ditu sari moduan.
Bigarren saria, bestalde, Goi Eskola Politeknikoko ikasle Ander Elustondorentzat izan da, "Barne logistikaren hobekuntza eta muntaketa prozesuetako lan-kargaren orekatzea, igogailuen fabrikatzean izeneko proiektuarengatik. Elektra Vitoriarendako egindako lana izan da, eta 500 euro jaso ditu egileak sari moduan.