Behera egin du langabeziak otsailean

Ubane Madera 2015eko martxoaren 3a

Gizonezko bat, Lanbideren Arrasateko egoitzan sartzen.

Jaitsi egin da langabe kopurua Debagoienean. Otsaileko datuek erakusten dutenez, 61 langabe gutxiago kontabilizatu dituzte eskualdean urtarrilarekin alderatuta. Herriz herri, Aretxabaletan izan dute jaitsierarik handiena: 21 langabe gutxiago. Eta Arrasaten, berriz, gora egin du langabeziak, 8 langabe gehiagorekin.

Herririk herri, honako hauek dira Eustatek helarazitako datuak:

  • Antzuola: 89 (-7) %7,52
  • Aretxabaleta: 329 (-21) %9,73
  • Arrasate: 1.628 (+8) %15,71
  • Bergara: 884 (-18) %12,61
  • Elgeta: 57 (=) %10, 52
  • Eskoriatza: 248 (-16) %12,17
  • Leintz Gatzaga: 9 (-2) %6,67
  • Oñati: 450 (-5) %8,57
  • Guztira: 3.687 (-61) %12,37

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak