Leintz Eskola Kiroleko neska-mutiko koadrila ederra ibili zen atzo, zapatua, Gasteizko Bakh izotz pistan patinatzen. Aspaldian eguraldiak ez du aukera handirik ematen, baina alternatiba ederra aurkitu zuten, pista estalian ederki gozatu zutelako. Irteerak, gainera, arrakasta izan zuen, guztira 330 gaztetxo animatu zirelako –7 autobus– izotz gainean ibiltzera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.