Bergarako korapiloaren hiru zati lizitatu ditu gobernu zentralak

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko ots. 28a, 18:33

Arrasate-Bergara, Elorrio-Bergara eta Elorrio-Elorrio zatiak lizitatu ditu Madrilek 266.087.099,1 euroan. Modu horretara, gobernuak uste du “bultzada garrantzitsu eta berri bat” eman diola Euskal Y-ari.

Arrasate-Bergara zatia 114.315.781,7 euroan lizitatu du, Elorrio-Bergara zatia 83.702.496,5 euroan, eta Elorrio-Elorrio 68.068.820,9 euroan.

Falta ziren beharrezko inbertsioetarako baimena lortuta, Bilbo eta Gasteizko sarreretako lanen onarpena besterik ez litzatekeela geldituko gaineratu dute.

Bergarako korapiloa bost zatik osatzen dute: esleituta dagoen Arrasate-Bergara (Kobate aldea) 2,9 kilometrotakoak; Arrasate-Bergara (Zumelegi aldea), 2,7 kilometratakoak; lizitatutako Arrasate-Bergara (Angiozar aldekoa), 2,7 kilometrotakoak; Elorrio-Bergara, 2,6 kilometraotakoak; eta Elorrio-Elorrio, 2,9 kilometrotakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak