Urologia zerbitzua osorik euskaraz eskainiko dute Debagoieneko Ospitalean

Osakidetzaren sare osoan eta lehen aldiz, zerbitzu oso bat euskara hutsean eskainiko da Debagoieneko Ospitalean. Urologia zerbitzuan bermatuko da familia medikuaren kontsultatik hasi eta azken artatzeraino, euskaraz gauzatuko dela harremana. Era berean, Osakidetzatik bertatik nabarmentzen dute pazienteak berak bere lehentasunezko hizkuntza euskara dela adieraztea ere garrantzitsua dela.

Ahozko jardunari dagokionez, Debagoieneko Ospitaleko Urologia zerbitzua Osakidetzako lehena izango da lehen unetik amaierara arte, zerbitzu osoa euskaraz eskaintzen. Horretarako, lantaldeak konpromisoa hartu du eta profesional horiek gainera, edonoiz euskaraz egin ahal izateaz gain, astean behin gutxienez, goiz zein arratsalde, euskarazko zerbitzu osoa bermatuko dute. Eguenetan izango da hori. 

Lehetasunezko hizkuntza

Osasun zerbitzuk, halaber, gogorarazten dute, zerbitzua bermatzearekin bat, pazienteak berak bere hizkuntza lehentasunak jakinaraztea garrantzitsua dela eta hori familia medikuari adierazita egin daitekeela gogorarazten dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.