Otsail bukaeran, Debagoieneko hainbat enpresa daude ere Ferroforman parte hartzeko izena emanda. Oraingoz, hauek:
-Ezcurra-Esko SA (Eskoriatza)
-Ifam Seguridad SLU (Arrasate)
-JMA Alejandro Altuna SLU (Arrasate)
-Labrador Tools SL (Oñati)
-Talleres Aga SA (Arrasate)
-Ucem Sistemas de Seguridad SA (Arrasate)
-MCM Metalúrgica Cerrajera de Mondragón (Gasteizen finkatutako enpresa, jatorriz Arrasatekoa)
Aurten, bi sektoretan banatuta
Maiatzaren 26tik 29ra egingo dute aurten Ferroforma, 21.a, hain zuzen. Aurten, bi esparrutan banatuko da azoka, bata alderdi industrialari zuzenduta eta bestea etxeko negozioari, erakusketa-eskema argiagoa eskaintzeko eta, hala, sektoreko profesionalei begirako zure bisiten antolaketa errazteko.
Ohi bezala, mundu osoko fabrikatzaileak, inportatzaileak, banatzaileak eta bisitariak bilduko dira Ferroforma biurtekoan. Honako sektoreak eta azpisektoreak izango dira ordezkatuta: hornidura industriala, eskuzko erreminta eta elektro-eramangarria, sarrailagintza, zurerako makineria, lanean babesteko ekipoak, eraikuntzarako hornigaiak, etxeko sarrailagintza, drogeria, dekorazioa, argiztapena eta material elektriko txikia, komuna eta iturgintza, etxeko hornidura, lorategia, zurezko altzariak, burdineria, ehunak eta autoaren brikolaje-produktuak. Euren nobedadeak erakutsi, harreman berriak egin eta daudenak sendotzeko aukera izango dute enpresek, besteak beste.