Diotenez, eskualdean "baxua" da garraio publikoaren eskaria eta, horregatik, bultzada berezia eman gura diote eskaintzari lineak, hala barneko loturak nola hiriburuetara doazenak, sendotzeko. Era berean, bermatu egin dituzte Debabarrenarekin eta Uroka-Kostarekin loturak eta garrantzia eman zaio unibertsitate campusetarako zerbitzuari.
Elorregiko lotunea
Zerbitzu osoan berebiziko garrantzia izango du Elorregiko biribilguneko geltoki eta lotuneak. Erabiltzaileek eurek geltokian bertan egin ahal izango dute zerbitzuaren eskaera.
10 linea arrunt Debagoienean
10 linea arrunt ditu eskualdeak, eskaripeko 2 eta gauetako beste 2. Ezaugarru nagusiak hauek dira:
- Debabarrenarekin eta Urola-Kostarekin konexioak bermatu dira.
- Arrasateko eta Zumarragako ospitaleetara konexioak oso kontuan izan dira.
- Eskualdeko kanpusetara ere loturak hobetu dira, eta oro har ikasleen mugikortasunari garrantzia eman zaio.
- Oro har, lotura zuzenak indartu dira eta konexio zuzenak bideragarri ez diren ibilbideetan garraio aldaketen bidez osatu da eskaintza.
- San Prudentzioko geltokiaren kasua ere aipagarria da, izan ere, gidariak jakin dezan geltokian jendea dagoela eta autobusa bertan sartzea bermatzeko, erabiltzaileak geltokian bertan eskaera egingo du. Eskaera egiteko geltokian bertan makina bat egongo da. Makina horretan helmugako geltokia hautatu beharko da, horretarako helmuga geltokiaren kodea sartuta (*geltokiaren kodea#). Geltokien kodeak San Prudentzioko geltokian bertan ikusi ahalko dira. Eskaera aldez aurretik telefono bidez (900 234 555) eta webgune bidez (www.lurraldebus.eus/eskaripekoa) ere egin ahal izango da.