Gipuzkoako Ogasunak bere webgunean ipini ditu 2013ko Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zergari buruzko datuak. Ogasunaren esanetan, "zabaldu diren hainbat aurreiritzi eta zurrumurru gezurtatzeko balio dute datu horiek". Datuei erreparatuz honelako ondorio hauek atera daitezke:
1. Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zergaren batez besteko tipo efektiboa %0,4889koa da. Gipuzkoan aitortutako aberastasun likidagarria 11.750 milioikoa izan zen 2013ko aitorpenean, eta ordaintzeko kuota 57,2 milioikoa izan zen.
2. AHFZ 7.878 gipuzkoarrek aitortzen badute, gehienek (5.877) ez dute enpresetan partaidetza hobariturik. Bakarrik 2.001ek dituzte enpresetan partaidetza hobarituak. Xabier Olanoren iritziz, “ez da egia, beraz, aitorpen guztien atzean enpresak daudenik. Zergadunen %25,4k dauzkate soilik”, adierazi du.
3. Aitorpen hori egiten dutenen %77k (6.086), 1,5 milioi baino gehiago dute eta 3 milioi baino gutxiago. Horiek haien aberastasunaren %0,36 baino gutxiago ordaintzen dute.
4. 7,1 milioitik gorako aberastasuna duten 289 pertsona daude Gipuzkoan eta horiek %0,62 ordaintzen dute, batez beste.
5. Sexuaren arabera, emakumeek aitortutako aberastasunaren %51 dute.