Espainiako duatloi txapelketara azterketa ona eginda doa Beñat Arnaiz

Xabier Urtzelai 2015ko ots. 19a, 06:00

Kantabriako lasterketa tarte handiaz irabazi zuen Aretxabaletakoak.

Domekako lasterketa garrantzitsura begira azken lansaioak egiten harrapatu du GOIENAk aste barruan Beñat Arnaiz, arrabolan jo eta ke: "Azken saioak dira hauek, etxerako lanak dagoeneko eginda daude, eta sentsazio onak ditut", diosku Aretxabaletakoak. Egubakoitzean abiatuko da Alacant aldera, Antxintxikako beste lagun batzuekin batera. Helburua: Espainiako distantzia luzeko duatloia.

Beñat Arnaizi sentsazio on horiek entrenatzaileak baieztatu berri dizkio, watt-en datu saltsan, eta baita joan den asteburuan Kantabrian lortutako garaipenak ere, Galizanoko duatloian erraz gailendu zelako: "Entrenatzaileak aginduta test moduan hartu nuen lasterketa eta oso pozik geratu nintzen". 

Neguko helburu nagusia 

Hala, neguko entrenamendu gogorrek domekan eman beharko lukete benetako emaitza, Orihuelako –Alacant– distantzia luzeko Espainiako Txapelketan. Atletek 16 kilometrotako korrika saioa izango dute, ondoren 70km egingo dituzte bizikletan, eta azken korrikaldiak 8 kilometro izango ditu: "Badakit jende oso ona egongo dela, baina ondo ikusten dut nire burua, eta Espainiako Txapelketak ez ditut askotan jokatuko, horrenbestez, beldur barik noa. Ezer arrarorik gertatzen ez bada, aurrealdean ibil naiteke. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak