Aratusteetako azken txanpa arratsaldean

Goiatz Arana Begiristain 2015ko ots. 17a, 12:54
Mutil koadrila mozorrotuta, zapatuan, Arrasaten.

Eguenean Aratusteak hasi zirenetik, festa giroa izan da nagusi han eta hemen ia egunero, eta oraindik ez da bukatu. Gaur, martitzena, erreko dituzte azken kartutxoak; hainbat ekitaldi prestatu dituzte arratsalderako. Arrasaten, esaterako, mozorro desfilea egingo dute; Bergaran, batukada herrikoia ibiliko da erdigunean, lehen aldiz; eta Oñatin, diskofesta izango dute, iluntzean. Albiste barruan, egitarauak, herririk herri.

Arrasate

17:00 Mozorro desfilea, Herriko plazan.

17:00 Amaia Udala Antzokian, pailazoak eta magia Magiklown ikuskizunean.

17:30 Samasiku txarangaren animazioa, herriko kaleetan zehar.

18:30 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien konpartsaren kalejira.

19:30 Herriko Plazan, Lisker taldearekin dantzaldia.

21:00 Sardinaren hileta. Segizioak, Zerrajeratik 20:30ean abiatuta eta erdialdeko kaleetatik ibili ondoren, Herriko Plazan bukatuko du desfilea, sardina bertan erretzeko.

22:30 Herriko Plazan, Lisker taldearekin dantzaldia.

Bergara

16:30 - 18:30 Musika Eskolako gazte bandaren kalejira. Ibilbidea: Musika Eskola, San Pedro kalea, Mizpirualde egoitza, Ariznoa plaza, Artekale, Arruriaga, Masterreka, bideberri, fraiskozuri plaza, Herri lagunak, Domingo Irala kalea, Simon Arrieta plaza, barrenkale, San Martin plaza, musika eskola.

18:30 Batukada herrikoia ibiliko da erdiguneko kaleak alaitzen.

19:30 DJ Festa San Martin plazan, Amaia Txintxurretarekin.

Oñati

17:00 Pailazoak. Kiki, Koko eta Moko pailazoen eskutik, Tururututu pailazo bihurtu berbena eta animazio ikuskizuna, Zubikoan. Doan.

18:00 Txokolate solidarioa Oñatiko, parrokiako misio taldeak antolatuta, Foruen plazan.

18:30 Txorimaloak, Foruen plazan eta inguruko kaleetan.

Iluntzean Diskofesta, Foruen plazan.

Pake Lekutik irteera egingo dute Tolosara.

Aretxabaleta

16:00 Kalejira txarangarekin.

17:30 Kalejira txarangarekin.

20:00 Txinen hileta. Santa Ageda neska-mutilek zerraldoa eramango dute Mitarte kaletik Herriko Plazara eta han erre.

Eskoriatza

17:00 Kukumarroak, kultur etxetik irten eta kaleetan.

18:00 Jon Urbieta DJa, plazan.

Antzuola

17:00 Inauterietako afari-merienda Jubilatuen elkartean. Mozorrotuta joatea eskatzen da. Hiru mozorro dotoreenak saritu egingo dira.

Aramaio

17:00 Fantasiazko txano tailerra eta kamiseta margotzeko ikastaroa ludotekan. 5 urtetik beherakoak heldu batekin joan beharko dira.

Elgeta

17:00 Erretiratuek txokolate jana, Oskarbi elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak