Itxiera garaiko Espainiako merkatu kuotaren erdira iritsi nahi du aurten Fagor CNA Group-ek

Julen Iriondo 2015ko ots. 16a, 12:53

Nazioarteko eta iberiar enpresa filialekin konbentzioa ari da egiten aste honetan CNA taldeko Fagor. Enpresaren urtebeteko etenaren ostean, nazioartean sei filial mantentzen ditu Fagorrek. Haiei aurtengo aurrekontua eta eurengandik ze salmenta espero den azaltzeko da, besteak beste, egunotako konbentzioa.

Estatu Batuetako, Txinako, Marokoko, Txekiako, Malasiako eta Dubaiko filialetako zuzendariak ari dira, besteak beste, Fagor CNA Group-en konbentzioan parte hartzen. Beren merkatu analisiak partekatzearekin batera, enpresako buruen azalpenak jasoko dituzte eguena bitartean egiten ari diren taldearen nazioarteko konbentzioan, egituraketari, salmentari eta produktuen merkaturatzeari buruzko azalpenak.

Fagor marka, nazioartean, bost kontinenteetako merkatuetan berriz ere abiaraztearekin batera, Fagor osatzen duten guztien arteko harreman korporatiboak indartzea ere bada konbentzioaren asmoa. Sei filial mantendu dituzte nazioartean, Fagor Etxetresnak kooperatibarekin gertatua eta gero, eta denean martxan jarri nahi dute, ahal bezain laster izandakora arrimatzen hasteko: "Aurtengo, asmoa da Espainian erdia berreskuratzea; kanpoan leku desberdinetan egoera desberdina izango da; baina hastea, hastea da asmoa", adierazi du Xabier Bengoetxea presidenteak.

Fagor CNA Group Ameriketako Estatu Batuetako presio-eltzeen merkatuan liderra da eta Europa ekialdean ere egosketa produktuek posizionamendu ona dute merkatuan. Afrikako iparraldean ere beren produktu gama osoak posizio ona du, Fagorrek jada 25 urte baino gehiago daramatzalako zonalde horretan. Fagor CNA Groupek estrategikotzat jo ditu Europako eremuak, Afrika iparraldea eta Mediterraneoa, 120 milioi etxetresna elektriko baino gehiagoko eskaera dutelako merkatuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak