'Loreak' filmeko taldea sari gabe bueltatu da Goyetatik

Imanol Gallego 2015ko ots. 13a, 12:06

Loreak filmak ez zuen saririk eskuratu; film onenaren eta musikaren Goya sarietarako hautagaia zen. Galako irabazlea La isla mínima izan zen: hamar lortu zituen; tartean, film onenarena.

"Bertan egotea" izan da saria

Moriartikoek Loreak-ekin egindako ibilbidea izugarria izan da. "Izendapena saritzat hartu genuen, eta Madrilera disfrutatzera joan ginen", dio Aitor Arregi filmeko ekoizleak.

Argi dago Goyarik irabazi ez arren Loreak-ek Moriarti ekoiztexea mapan jarri duela. Antonio Banderasek galan esandako hitzak Moriartikoendako balekoak dira: "Atzera begiratzean egindako ibilbideaz ohartzen naiz, baina aurrera begiratuz gero, bide luzeagoa geratzen zaidala konturatzen naiz".

Gatzagarraren bigarren Goya

Debagoieneko ordezkaritza ez zen esku-hutsik bueltatu Madrildik. Karra Elejaldek bere bigarren saria jaso zuen Ocho apellidos vascos filmean egindako lanagatik. Saria jaso ostean, lankide izan zituenak eta Emilio Martinez Lazaro zuzendaria izan zituen gogoan. Horiez gain, aitari, osabari eta alabari eskaini zien saria. Bukatzeko, duela hilabete batzuk auto istripu batean hil zen Alex Angulorekin ere gogoratu zen.

Gala luzeegia

Dani Rovirak bere lana ongi egin zuen arren, oso gala luzea izan zen. Hasierako saio musikala ongi egon zen arren, hurrengoak ez ziren hain borobilak izan.

Wert ministroak BEZaren inguruko komentario bat edo beste entzun behar izan zituen arren, orokorrean politikak ez zuen protagonismo handirik izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak