Eskubaloi partiduak: Bergarak etxean jokatuko du eta Ford Mugarrik Urdanetan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015eko otsailaren 13a

Labegaraietako kiroldegian jokatuko du Bergarak bihar, zapatua, Bidasoa Irunen aurka. Partidua 19:30ean izango da. Bergara sailkapeneko 8. tokian dago 15 punturekin; eta, Bidasoa Irun taldeko liderra da. Irundarrek 29 puntu dituzte. Partidu polita izango da Labegaraietakoa. Bestalde, Ford Mugarrik etxetik kanpo jokatu beharko du. Zapatuan, Urdanetaren aurka lehiatuko dira arrasatearrak 20:00etan, Urdaneta kiroldegian. Arrasateko taldea sailkapeneko bosgarren tokian dago, 27 punturekin; Urdaneta, aldiz, azkeneko tokian dago, lau punturekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak