Aretxabaletako eta Eskoriatzako ikasleek hainbat museo bisitatu dituzte Bilbon. Euskalduna museoan dagoen Terracota Army erakusketa ikusi zuten lehenengo. Izan ere, hiruhileko honetan, Txina daukate gai nagusi eta "primeran" etorri zaie bisita. Arte Ederren museoa eta Guggenheim ikusteko aukera ere izan dute, eta bidaia aprobetxatuta tranbian ibili dira.