Hala, batetik izango dira Ugaitz Mugartza eta Aitzol Atutxa, eta aurrez aurre izango dituzte Felix Etxeberria eta Mikel Larrañaga.
Mugartza eta Atutxa, faborito
Antolatzaile lanetan dabilen Angel Villaren ustetan lehia polita izango da, baina Mugartza eta Atutxa dira faborito: "Atutxa oso momentu onean dago, iaz Euskal Herriko txapeldun izan zen eta oso maila ona du. Bere bikotekide Mugartzak ez du horrenbeste indar, baina oso aizkolari bizia da".
Beste aldean, ikusteko dago Larrañagak zelan betetzen duen Olasagastiren hutsunea: "Olasagastik badu zerbait berezia, ez dago zalantzarik, eta Larrañagarekin bikote ona egiten zuen, iazkoa baino orekatuagoa. Baina, Larrañaga Gipuzkoako txapelduna da, sasoian dago eta maila ona erakutsi du orain arte".
Oñatikoa finalerdietako bat izango da [sarrera doakoa da] eta onenek martxoaren 8an Azpeitiako Izarraitzen jokatuko duten finalerako txartela eskuratuko dute: "Eskerrak eman behar dizkiegu babesleei, eurei esker antolatu ahal izan dugulako hitzordu hau".
Tartean, harrijasotzaileak
Aizkolariekin batera, baina, harrijasotzaileek ere ikuskizuna emango dute domekan. Izan ere, aizkolarien lehiako hutsarteak Idoia Etxeberriak eta Eizmendik beteko dituzte harriak jasotzen.