Aratusteetako lehengo saioak berreskuratzen

Goiatz Arana Begiristain 2015eko otsailaren 10a

Aratusteetarako atzera kontaketa hasi da asteon eta, 2002tik gaur egunera arte, ospakizun horren bueltan  ekoitzitako saioak errekuperatzeko aprobetxatu du aukera Goienak. Lehengo mozorroak ikusteko eta urte haietako Debagoieneko herrietako Aratuste-giroa berriz bizitzeko aukera izango da, beraz, egunotan. Artxibotik tiraka da saioaren izena, eta egunero emitituko da; atzo, astelehena, izan zen lehena –goian, ikusgai. Webgune honetan ere ikusi ahal izango dira guztiak.

Telebistako emisio egun eta orduak:

  • Gaur, martitzena: 19:00etan eta 22:30ean.
  • Bihar, eguaztena: 19:00etan eta 22:00etan.
  • Etzi, eguena: 19:30ean eta 22:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak