Mondragon Taldeko ekarpenen aldarrikapena, Legazpira

Ordainduko eta Eskuratuko kideak Legazpiko kaleetan.

Legazpin izan ziren eguenean Ordaindu eta Eskuratu taldeko lagun ugari. Javier Sotil bertan bizi delako eraman zituzten Legazpira euren aldarrikapenak. “Ez dugu utzi behar Mondragon Taldeak eta Arrasateko kooperatibismoak Bankiarena moduko jarrera izan dezaten, ekonomia sozialeko enpresen amua erabiliz”, adierazi dute.

Gogora ekarri dute 1.100 bazkidek osatzen dituztela Ordaindu eta Eskuratu taldeak eta 50 bat milioi euroko ekarpenak dituztela guztien artean. Gogora ekarri dute, baita ere, euren helburuak lortzeko uztartzen dabiltzala mobilizazioak eta gure herriko erakundeetako ordezkariekin batzarrak (Batzar Nagusiak, lehendakaria, alderdi politikoak…). Eta diote euren asmoa dela euren helburua lortu arte, mobilizazioekin jarraitzea, eta horrek ekarriko duela “kooperatibismoa zerbait autentikoagoa izaten, eta ez iruzur hutsa, hartutako erabaki batzuek ulertzera ematen duten moduan” .

Horrekin batera, azpimarratu dute Mondragon Taldea Fagorrek sortutakoa izan zela, eta horren adibide moduan jartzen dute urteko kongresu kooperatiboaren erabakiek kooperatiba guztiei eragiten dietela.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.