Jokatu egingo da Agorrosinen Bergararen eta Ostadarren arteko partidua

Julen Iriondo 2015ko ots. 7a, 15:25

Agorrosin, eguerdian.

Elurra kendu dute zelaitik, eta Aitor Arratek, Ohorezko Erregionaleko entrenatzaile mahoneroak, Goienari adierazi dio arazorik gabe jokatzeko moduan dagoela (gaur, 16:00etan). Ipintzako gazte mailako partiduak ere jokatu egingo dira. Beste neurketarik ez da jokatuko bailara denean, zelaien egoeragatik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak beheko kategorietako partiduak bertan behera uztea erabaki eta gero.

Bergaran, Ohorezko Mailako jubenilek gaur arratsaldean eta Lehenengo Mailako jubenilek bihar goizean Ipintzan jokatzekoak dituzten partiduak ere mantendu egiten dira, beraz.

Bailarako taldeek etxetik kanpo jokatu beharreko hainbat partidu ere, ostera, bertan behera geratu dira, Preferenteko Mondrak Legazpin jokatu behar zuena, adibidez. Ohorezko Erregionalean, berriz, Antzuolak jokatu egingo du Lesakan.

Ibarran eta Azkoagainen, berriz, esandakoa, ez da partidurik egongo asteburuan, ezta Eztalan eta Mojategin ere –ezta errugbikoa ere–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak