Errepide guztietan tentuz gidatzeko eskatzen du Segurtasun sailak. Goizaldean zenbait istripu izan dira izotzagatik Debagoieneko errepideetan; Zubillagan, adibidez, auto bat irauli da 03:30 aldera. Gainerako ezbeharretan bezala, ez da zauriturik izan. Mendateei dagokienez, Kurtzeta erabat itxita dago, eta Elosua eta Gatzaga autoentzat bakarrik daude zabalik, baina horiek ere kateak edo neguko gurpilak behar dituzte. Elurrik ez da espero, dagoeneko, gaur.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.