Iruñerrian euskaraz marrazki bizidunak ikusteko aukera egongo da Tokikom eta EITBren arteko hitzarmenari esker

Lankidetza hitzarmen berria sinatu dute Tokikomek eta EITBk Nafarroan euskarari beste arnasgune bat emateko. Horri esker, Xaloa Telebistak Iruñerrian euskarazko marrazki bizidunak eskainiko ditu. Haur nafarrek, hortaz, aukera izango dute Lazkao Txiki, Fernando Amezketarra, Alex eta Alexis eta Maroons telesailak euskaraz ikusteko. 

Maite Iturbe, EITBko zuzendariak eta Tokikomeko presidente den Urko Aristik sinatu dute akordioa Xaloa Telebistako zuzendariarekin batera. Sinatzaileek, elkarlan honek euskararen esparrua hedatzerako orduan bide luzea duela adierazi dute sinadura ekitaldian. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.