Elurra ari du, baina errepideak garbi (13:30)

Imanol Beloki 2015ko ots. 4a, 13:04

Elurra ari du geratu barik bailara osoko herrietan. 13:30ak arte ez da ezer larririk gertatu ibarreko errepideetan, nahiz eta elurra kentzeko makinak lanean ari diren eta herri barruetan berriz, brigadako langileak espaloietan gatza banatzen ari diren.

 

Arratsaldean ez da klaserik emango Mondragon Unibertsitatean

Elur mailak behera egin du behera nabarmen, baina goizeko lehen orduan 06:00etan klaseak emango direla adierazi dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateek. Ikasle gutxi gerturatu direla ikusita, bertan behera geratu dira goizeko eskolak eta arratsaldean ere ez da eskolarik emango bailara osoko MUko fakultateetan. Bestalde, Eskoriatzako eta Aretxabaletako fakultateak 15:00etan itxi egingo dira gainera. Biharko egoera berriz goizeko 06:00etan adieraziko dute emailez, sare sozialen bitartez edo www.mondragon.edu/huhezi webgunetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak