Eztarriz sano eta umorez areago

Jon Berezibar 2015eko otsailaren 4a

Elurra ez da izan oztopo Santa Ageda bezperan arrasatearrak herriko auzoetan barrena santa-eskean jarduteko. Goikobalu, Arrasate Musikal eta Txorbela Otxoteko 60 bat lagunek diru-batze solidarioa egin dute tradizioari eutsiz. Goizean zehar San Andresen eta arratsaldean kalean ibiliko dira. 14:00etan eta 20:00etan Herriko Plazan abestuko dute. Hamaiketakoarekin hasi dute eguna Musakolako elkartean, goxo-goxo. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak