Etxe hutsen markatze kanpaina egingo du Elkartzen plataformak

Jon Berezibar 2015ko ots. 3a, 14:57

Salatu gura dute etxebizitzaren erabilera "eskubide soziala" dela baina "eraikitzaile, agentzia eta bankuek" negozioa egiten dutela bereziki gazteak, emakumeak eta migratzaileak baztertuz. Besteak beste, proposatzen dute instituzio publikoen, banketxeen, armadaren eta elizaren etxe hutsak parke publikora pasa daitezela. Gaindegiaren datuak emanda, 2011an, 2.656 etxebizitza huts zeuden Debagoienean (Elgeta eta Gatzaga kontatu barik), hau da, etxebizitzen %9,08 hutsik leudeke.

Egungo "hirigintza basatiak" herritarren sektore zabal bati etxebizitza ukatzen diola agerian jarri gura dute Elkartzen plataformatik. "Eraikitzaile, higiezinen agentzia eta bankuen interesei men eginez, etxebizitza eskubidea negozio bihurtu" dutela salatzen du taldeak eta Euskal Herriko pobretze faktore nagusienetako bat dela diote. Etxebizitzen parke publiko kontrolatua eskatzen dute, alokairu publikorako eta errenta maizterraren diru sarreren %15a izango litzateke, aipatzen dituzten aukeren artean.  

Debagoiena, datutan

Salaketa datuz jantzi eta kopuruez hitz egiteko, Gaindegiaren 2011 urteko datuak eman ditu jakitera Elkartzen plataformak. Hauek lirateke, Debagoienari dagozkionez (2.000 biztanletik gorako herrienak):

  OROTARA OROTARA ETXEBIZITZA ETXEBIZITZA 2. 2. ETXEBIZITZA ETXEBIZITZA 2. 2. ETXEBIZITZA ETXEBIZITZA
  ETXEBIZITZA ETXEBIZITZA NAGUSIAK NAGUSIAK ETXEBIZITZA ETXEBIZITZA HUTSAK HUTSAK ETXEBIZITZA ETXEBIZITZA HUTSAK HUTSAK
  KOPURUA KOPURUA 2001 2011 2001 2011 2001 2011 % % % %
HERRIA 2001 2011             2001 2011 2001 2011
ANTZUOLA 818 1033 658 848 37 107 123 78 4.52 10.36 15.04 7.55
ARETXABALETA 2541 3130 2182 2840 91 103 268 187 3.58 3.29 10.55 5.97
ARRASATE 8653 9981 7938 8728 244 200 471 1053 2.82 2.00 5.44 10.55
BERGARA 6415 6899 5325 5962 348 340 742 597 5.42 4.93 11.57 8.65
ESKORIATZA 1652 1931 1349 1545 102 155 201 231 6.17 8.03 12.17 11.96
OÑATI 4498 5208 3612 4437 370 261 516 510 8.23 5.01 11.47 9.79
                         
SORALUZE 1826 1998   1638   150 324 210   7.51 17.74 10.51
EIBAR   13108   11464   90   1554   0.69   11.86
ELGOIBAR 4406 5242 3712 4489 19 211 675 542 0.43 4.03 15.32 10.34
ERMUA 6084 7338 5672 6442 22 219 390 677 0.36 2.98 6.41 9.23
DEBA 2634 2913 1810 2173 743 459 81 281 28.21 15.76 3.08 9.65
MUTRIKU 2147 2697 1558 1938 552 138 37 621 25.71 5.12 1.72 23.03

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak