Goranzko joera hori eman da Bergaran, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan; aldiz, langabe kopuruak behera egin du Antzuolan, Arrasaten, Elgetan eta Oñatin; eta Aretxabaletan mantendu egin da.
Urtarrileko datuak, herririk herri:
- Antzuola: 89 langabe (%8,16ko langabezia tasa)
- Aretxabaleta: 350 (%10,35)
- Arrasate: 1.620 (%15,64)
- Bergara: 902 (%12,86)
- Elgeta: 57 (%10,52)
- Eskoriatza: 264 (%12,96)
- Leintz-Gatzaga: 11 (%8,15)
- Oñati: 455 (%8,67)
- Debagoiena: 3.748 (%12,57)
Konparaketa iazko urteko urtarrileko datuekin eginez gero, aldea ez da hain handia: Debagoienean, 3.737 langabe zeuden 2014ko urtarrilean, aurtengo urteko hilabete berean baino hamaika gutxiago.
Hego Euskal Herrian ere gora
Bi hilabetean jarraian jaitsi ondoren, urtarrilean berriro ere gora egin du langabeziak Hego Euskal Herrian: orotara, 221.593 langabe zeuden izena emanda langabezia bulegoetan, abenduan baino 8.036 gehiago. 221.593 langaberekin, %16,3an kokatu da tasa; abenduan baino 0,2 puntu handiagoa da, baina iazko urtarrilean baino 1,1 txikiagoa.