Txingorra izan da protagonista gaur goizeko lehen orduetan

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko ots. 1a, 09:27
Errepidea txingorrak zurituta.

Eusko Jaurlaritzak alerta laranja mantenduko du gaur egun osoan elurragatik. Aurreikuspenek diote maila 100 metrora jaitsi daitekeela. Debagoienean egin du elurra, ez asko, bereziki herririk altuenetan eta mendate guztiak zabalik daude, Kurtzeta izan ezik. Udanan, Gatzagan, Elosuan eta Elgetan kontuz gidatzea gomendatzen dute elurra diharduelako. Deskarga eta Arlabanen ez ei dago arazorik.
Hemen elurra barik, goizeko lehen orduan, txingorra izan da protagonista, berak zuritu ditu-eta errepideak. Irudian ikus daitekeen moduan GI-627 errepidea zuri zegoen goizean goiz eta elurra kentzeko makinak lanean ari ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak