Errepidean lanean diharduten Diputazioko arduradunek jakinarazi dutenez, 16:20ak aldera ireki dute Oñatirako bidea bi noranzkoetan. Zubillagara heldu aurretik mendia behera etorri zen atzo gauean, eta ordutik errepidea erabat itxita egon da. 10:30ak aldera heldu dira hondeatzailea eta kamioiak errepidea garbitzeko eta 16:20ak jota lortu dute zirkulaziorako zabaltzea. ARGAZKIAK
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.