Iaz egin moduan, aurten ere bazkari bat egiteko elkartzeko asmotan dira Arrasaten eta Aretxabaletan bizi diren oñatiarrak. Martxoaren 7rako egin dute plana, Arrasaten: 13:30ean lunch-a izango dute Kajoi tabernan, 14:00etan talde argazkia aterako dute Herriko Plaza Nagusian eta 14:30ean Batzokira joango dira bazkaltzera. Interesatuek Ederra tabernan eman beharko dute izena, martxoaren bata baino lehen. Prezioa: 40 euro.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.