Arazo horrek eta Retegi Bik izandako gripeak eragin nabarmena izan dute txapelketa hasiera txukuna egin zuen bikotearengan. Dena den, lanean jarraitzeko gogoz jarraitzen dute, txapelketa "luzea" da-eta. Rezustaren ordez Merinok jokatuko du, eta bikoteak Artolarekin eta Albisurekin neurtuko ditu indarrak.
Partiduak goiko harmailetatik ikusteko, 10 euro ordaindu beharko dira eta beheko harmailetarako, berriz, 25 euro. Sarrerak aurrez erosita, bost euro merkeago lortu ahal izango dira. Gaur 13:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 20:30era egongo da irekita Bergarako Udal Pilotalekuko leihatila.