Egun osoko egitaraua, "inperialismoaren aurka"

Irati Goitia 2015ko urt. 30a, 08:14

Askapenak eta gaztetxeak antolatuta, Donbassetik ez dira pasako! lelopean, "inperialismoaren aurkako" eguna egingo dute bihar, Arrasaten.

Antolatzaileek adierazi dute helburua dela Donbasseko erresistentziari elkartasuna erakustea eta bertako egoerak bizi duen "blokeo mediatikoa" haustea.

Goizean, 12:00etan, Askapenako brigaden aurkezpena izango dute gaztetxean, eta ondoren, 12:30ean, hitzaldia. Jon Kortazar historialaria eta Ibai Trebiño, abenduan Donbassen izan zen internazionalista arrasatearra, izango dira hizlariak. Hango gatazkak zertan datzan eta zein interes dauden azalduko dute, besteak beste. 

Arratsaldean, mural bat margotuko dute gaztetxearen kanpoaldean, 20:00etan. Ostean, afari eta vodka dastaketa solidarioa egingo dituzte (ez da aurrez izena eman beharrik). Eguna amaitzeko, DJ Bull-ek musika jarriko du 22:30etatik aurrera.

Bilbora joateko deia

Antolakuntzarik ohartarazi nahi izan dute ekintzen ordutegia aldatu egin dela. Izan ere, Hassana Aalia sahararraren alde Bilbon egingo den manifestazioaz bat egin dute eta egitaraua aldatu dute. Hain zuzen, autobusa antolatu dute bailaratik. 15:00etan irtengo da Oñatitik eta Arrasatetik 15:15ean pasako da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak