Defentsako zenbait abokatu joan den astean Mate delako operazioan atxilotu eta gero atzeratutako epaiketak, bihar, gutxienez, ez du jarraipenik izango eta, oraingoz, saioak noiz hasiko diren ere ez diete jakinarazi auzipetuei. Ezker abertzaleko 35 kideri legez kanporatutako Batasunako kide izatea leporatzen diote. Arrasateko alkate ohi Ino Galparsoro eta Aittor Arantzabal, Mikel Garaiondo eta Mikel Zubimendi ezker abertzaleko kideak daude epaiketan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.