'Loreak'-ek Espainiako film onenaren Sant Jordi saria irabazi du

Maialen Torres 2015eko urtarrilaren 23a

Kalifornian lortutako arrakastaren ostean, astelehenean, Espainiako irrati publikoaren eskutik (RNE), Kataluniako Sant Jordi sariketan Espainiako film onenaren saria jaso zuen Loreak-ek. Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren filmak, baina, ez du atsedenik hartzen. Izan ere, sariketa bat baino gehiago ditu aurretik. Domeka honetan zine aditu eta kazetariek ematen dituzten Feroz sarietarako sei izendapen jaso ditu; besteak beste, pelikula dramatiko, zuzendaritza eta gidoi onenak. Gainera, Itziar Aizpuru taldeko emakumezko aktore onena izateko izendatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak