Gosariak proiektuak Eskoriatzan izango du hurrengo geldialdia

Maialen Torres 2015eko urtarrilaren 23a

Korrika Kulturala egitasmoaren baitan, atzo eskaini zuten Gosariak proiektuaren lehen zuzenekoa, Guggenheimeko auditoriumean. Lehen ikuskizunera sartzeko, ezinbestekoa zen gonbidapena izatea, baina Gosariak-en hurrengo zuzenerako sarrerak erosteko aukera izango da. Eskoriatzako Zaldibar antzokian egingo dute, urtarrilaren 31n. Herriko hainbat tabernatan –Inkernu, Goxo Txiki eta Hotela– jarriko dituzte salgai sarrerak, hamar eurotan, eta Aretxabaletako Urbaltzen, Bergarako Pol Polen, Oñatiko Arranon eta Arrasateko Txukun kopiategian ere izango da eskuratzeko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak