Zumba eta spinning saioak egin dituzte Joseba Iñurrategi pilotalekuan

Debagoieneko hainbat herrietako kirolariak batu dira gaur goizean Eskoriatzako pilotalekuan egin duten zumba eta spinning saioetan. Udalak eta E-goitek kirol zerbitzuak antolatuta egin dute hori; ohiko eskolez gainera, gaurkoa moduko saio osagarriekin ikasleak motibatzeko helburuarekin.

Dantzan batzuk eta bizikleta gainean beste batzuk, martxoaren 28an Oñatin egingo duten zumba eta spinning maratoietako entrenatu dute parte hartzaileek. Hurrengo saioa otsailaren 7an izango da, Arrasaten.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.