Disidentzia sexuala baliatuko duen gazte mugimendua aurkeztuko dute urtarrilaren 31n

Sexu askapenerako talde berria da. Gizartea sistemak ezarritako "gorputz, sexualitate eta identitateen kontroletik" askatzeko mugimendu politikoa aurkeztuko dute, urtarrilaren 31n Bergaran (Kartzela zaharra, 17:00). Bi urteko eztabaida-prozesuaren ostean Sexu Askapenerako Gazte Mugimendua zertan den azalduko dute kideek. Gauean, bertan, jaialdia egingo dute, musikarekin eta ikuskizunekin.

Aurkezpen oharrean esplikatzen dutenez, homosexualen bizi-kalitatea hobetzeko nahiaz harago, antolakunde berriak "gizarte osoaren askapen prozesua"  bultzatu gura du, "heteropatriarkatuaren kontrako borrokan proiektu politiko ausarta garatzearen beharra" ikusita. Taldeko kideek azaltzen dutenez, "sistemak, gainontzeko guztiak kontrolatzeko, gure sexualitate, gorpuz eta identitateak kontrolatu behar du lehenik eta behin" eta, horren aurrean, proposamen politikoa garatu dute askapenerako, bi urte iraun duen eztabaidatze prozesuaren ondorio gisa. 

Aurkezpenaren ostean Kartzela Zaharrean bertan jaia egingo dute. La Tia Carmen, Postop eta Euskabaret ikuskizunak eta DJak egongo dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.