Zaparrada handiak bai, baina momentuz, elurrik ez

Ubane Madera 2015ko urt. 19a, 08:53

Gaur goizean eguraldi kaskarra albiste dugu; euri/txingor zaparrada handiak egiten dihardu, eta elurrarengatik abisuak etengabeak dira. Edozein modutan, gure eskualdeari dagokionez eta Segurtasun Sailaren arabera, une honetan ez dago eragozpenik Debagoieneko errepideetan. Abisu bat, hori bai: Leintz Gatzagarako errepide zaharrean elurra ari du eta kontuz ibiltzea komeni da.

Kontuak kontu, eta Euskalmeten arabera, "eguerditik aurrera barnealdean atertzera egingo du"; beraz goiza da, bereziki, zaindu beharrekoa. Eta goiz honetatik, prezipitazio kopurua dabil izaten deigarri gure inguruan. Zaparradak noiznahi eta non-nahi. Euriarenak zein txingorrarenak.

Hotza eta euria

Tenperaturari dagokionez, berriz, hotz egingo duela dio euskal metereologia agentziak: "termometroa barnealdean ez da 5 ºC-ren muga gainditzeko kapaz izango. Gainera ipar ukituko haize finak hotz sentsazioa areagotu egingo du".

Hasi berri dugun asteari dagokionez, berriz, hotza eta euria da datozen egunotarako Euskalmetek duen aurreikuspena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak