Abian da Arabako bertsolari txapelketa

Xabier Urtzelai 2015ko urt. 17a, 12:49
Aurkezpeneko erretratua.

Arabako Bertsozale Elkarteak 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu du. Langraiz Okan aurkeztu dute txapelketa, hain zuzen, finalaren aurreko azken ekitaldia jokatuko den aretoan. Aramaion egingo dute finalaurrekoetako bat.

Txapelketa datorren domekan, urtarrilaren 25ean hasiko dute, Dulantzin, eta martxoaren 21ean bukatuko da, Gasteizko Printzipal Antzokian. Sei finalaurrekoetan egituratuko da, Dulantzi, Laudio, Legutio, Aramaio, Zigoiti eta Langraiz Okan jokatuko dira, jaialdi formatuan. 18 bertsolarik parte hartuko dute; 2013ko 5 finalistek eta 2014an jokatutako kanporaketetan sailkatutako 13k. 6 finalaurrekoak bi itzulitan banatuko dira. Bertsolariek bi finalaurrekoetan kantatuko dute eta bi saioen arteko puntu metaketak emango die giltza finalean sartzeko. Arabako Bertsolari Txapelketaren jarraipena era ezberdinetan egin daiteke: Arabako Bertsozale Elkartearen web gunean www.bertsozale.eus/araba, bertsolaritza kanala www.bertsoa.com, sare sozialetan eta ETB1ean “Hitzetik Hortzera” bertsolaritza saioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak