Oñatitik sartu eta Elgetatik irtengo da Korrika, Debagoienean

Ubane Madera 2015ko urt. 16a, 15:24

Martxoaren 23a. Astelehena. Horixe da debagoiendarrok egutegian gorriz markatu beharreko eguna, orduantxe ailegatuko da-eta Korrika, euskararen alde egiten den lasterketarik erraldoiena, eskualdera. Oñatitik sartuko da (Udanatik) eta Elgetatik, berriz, irten, Elorriorako bidean, Bizkaira sartzeko. Ibilbide zehatza, segidan.

Aurten, goizean goiz hasiko dira debagoiendarrak euskararen aldeko aldarria barreiatzen: 05:30ean iritsiko da 19. Korrika Udanara, eta aurreikuspena da 06:30ean sartzea Oñatira. Handik Elorregira joko du eta gero Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatza-Aretxabaleta-Untzilla-Aramaio-Arrasate-Elorregi-Bergara-Ubera-Elgeta ibilbidea egingo du. Bada, aurreikuspena da 12:30ean lagatzea Debagoiena, Elorriorako bidean.

Edozein modutan, oraindik ez daude salgai eskualdeko ibilbideari dagozkion kilometroak.

Ibilbidearen xehetasunak

06:30 Oñatira iritsiko da, Udanatik. Olakua-Kale Barria-Foruen plaza-Kale Zaharra-Garai lantegia- Zubillaga- Elorregi.
07:30: Arrasatera iritsiko da- saihesbidetik-Ospitale gunea-San Andres auzoa.
08:00: Aretxabaleta-Durana kalea-Fagor Ederlan.
08:30:Eskoriatzako biribilgunea; hortxe hartuko du buelta berriro Aretxabaletara sartzeko Fagor Ederlanen sarreratik-Copreci atzetik-Kurtzebarri eskola parera-Untzillarako bidegurutzea.
09:00: Untzilla-Aramaio erdigunetik atzera Arrasatera iritsiko da-Uribe auzoa-Udala plazako biribilgunea-Arrasate pasealekua-Batzokia-Erdiko kalea-Seber Altube-Maala-Erdu AEK-Zigorrola-Elorregi.
11:00: Bergarara iritsiko da: Labegaraieta-Zubiaurre-Toki Ederreko aldapa-San Martin San Martin plaza-Barrenkale-Konde-Matzerreka.
Zubieta-IAT-gasolindegia-Elgetarako bidegurutzea.
12:00: Ubera.
12:30:Elgeta. Eta Elgetatik Elorriora joko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak