Hasi dira Huhezinema film laburren jaialdirako lehen lanak jasotzen

Abenduaren 16an ireki zuten Huhezinemara lanak aurkezteko epea, eta dagoeneko jaso dituzte batzuk. Sail ofizialean hamar dituzte, oraingoz, baina azken urteetan 100 inguru jaso izan dituzte eta aurten ez dituzte gutxiago espero. Ikasleenak ere hasi dira heltzen, baina lauhileko amaieran jasoko dituzte gehienak. Gainera, datozen asteetan promozioa indartuko dute.

Lanak bidaltzeko bideak

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek posta bidez edo on line bidali ahal izango dituzte film laburrak. Bide tradizionala hautatuz gero, Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusera bidali behar dira lanak, DVD formatuan eta eskatzen den dokumentazioarekin batera. Internetez parte hartzeko, berriz, Moviebeta plataformara igo behar dira lanak. Xehetasun guztiak hemen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.