Debagoieneko udaletako ordezkariak, euskalgintzakoak, kolaboratzaileak... Bihar jaioko den Puntua aldizkari berriaren aurkezpen ekitaldira etorri dira, bere sorkuntzan parte hartu dutenen azalpenak lehen eskutik entzun eta produktu berria ezagutzeko. Sorpresaz beteriko ekitaldia izango da, gainera: musika eta mokadurik ez da faltako, esaterako. Aurkezpen hori Debagoiena zuzenean saioan jasoko dute eta zuzenean eman 20:00etan. Telebistaz nahiz goiena.eus-en jarraitu ahal izango da, streaming bidez.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.